top of page

Create Your First Project

Start adding your projects to your portfolio. Click on "Manage Projects" to get started

Ikus-esparru zabalduak

Iku- esparru zabalduak habitatzearen problematikari buruz jarduten du. Gaur egun, estandar ekonomiko eta dimentsionalen mende habitatzen ditugun eraikinak, ez dira gizabanakoaren benetako beharrizanetara moldatzen, izan ere, gizabanakoa, bera, egokitu beharko da espazio honetara dauzkan baliabide ekonomikoen arabera.

Lan honetan, problematika honi buruz jarduten dut nire ikuspuntu eta bizipenetik abitatua. Habitat hau, etxea, babeslekua, intimitate-tokia, egunerokotasuna eta errutina bada ere, nire kasuan, sorkuntzarako espazioa izan da; eta, artelananaren emaitza baldintzatu eta mugatu duen arren, etengabeko ikerketa eragin du.

Luise Bourgeoisek bere bizitzan zehar, zenbaitetan aitortu zuen “arkitekturak gure memoriaren objektua izan behar duela” eta “gure oroitzapenak arkitektura molde direla”. Beraz, arkitektura elementu sinbolikotzat hartuta, oroipenentzako tokia eraiki dut. Bertan, alegiazko espazioa erakusten da, gardena, ikus-leari irekia eta sorkuntzaren gomutak eskaintzen dituena.

Habitatu. Pentsatu. Eraiki. Arkitektura bizitzaren eta egunerokotasunaren ikuskizunaren agertokia ez ezik, sorkuntzarena ere izan daiteke.

©2026zaloaipiña

  

Webgune honen eduki guztia, testuak, irudiak eta bideoak barne, egile-eskubideek babesten dute.

Debekatuta dago erreproduzitzea, banatzea edo aldatzea titularraren baimenik gabe.

bottom of page