top of page

Create Your First Project

Start adding your projects to your portfolio. Click on "Manage Projects" to get started

Gorreri Bisuala

Mintzaira bakoitzaren egungo egoera historian zehar jasandako bizipenen isla da; izan ere, gure hizkuntzaren historia eta egoera, ez dira ulertzen, ez bada kontuan hartzen gure gaineko hizkuntzek eduki duten rola errealitate linguistikoaren eraikuntzan. Genozidio kulturala, burdinezko eraztuna, gorreri bisuala, menderakuntza, aurreiritziak… Hainbat termino, gai eta historia datozkit burura, gutxitutako mintzamen baten egungo egoerari arrazoiak bilatzen dizkiodanean; eta hain zuzen ere, arrazoi edo bizipen horiek dira lan honetan jorratu ditudanak.

Oraindik ere euskaraz bizitzeko ezintasunak direlako eta arte plastikoetan hizkuntza hau erabiltzeak dakarren deserosotasuna dela eta, “Gorreri bisuala” proiektuak, euskara gaur egungo minorizazio egoeran egotera eraman duten arrazoi historikoei buruzko irakurketa bisualak egiten ditu, eta bai hizkuntzak heriotzara eraman ditzaketen aspektu sozial eta soziolinguistikoei buruzkoak. Horretarako filologo, linguista, soziologo, historialari zein artisten lanak aztergai izan ditut: Juan Carlos Moreno Cabrera, Marleen Haboud, Xabier Irujo, Joan Mari Torrealdai, Pako Aristi, Xosé-Henrique Costas, David Crystal edo Alfonso Rodriguez Castelao besteak beste.

©2026zaloaipiña

  

Webgune honen eduki guztia, testuak, irudiak eta bideoak barne, egile-eskubideek babesten dute.

Debekatuta dago erreproduzitzea, banatzea edo aldatzea titularraren baimenik gabe.

bottom of page